Bizikletak eta osagarriak hartzean, errentamendu-kontratu bat sinatuko da Navarra Bike-ren eta bezeroaren artean, eta 100 €-ko fidantza jarri behar da alokatutako bizikleta bakoitzeko. Fidantzaren zenbateko hori kreditu-txartelaren bidez edo dirutan jarri ahal izango da, eta osorik itzuliko da alokairu-aldia amaitzean, bizikletak kalterik ez badu behintzat. Kalterik izan bada, konponketari dagokion zenbatekoa deskontatuko da.