GUTAZ

Javier

Javier Adot naiz, Nafarroako turismo-sektoreko Guiarte enpresa liderreko gerentea. Hamabost urte daramatzat Nafarroako Erdialdeko turismoa eta kultura dinamizatzen eta garrantzi handiko ondarea kudeatzen, hala nola Oliten dagoen Errege-erreginen jauregia eta Eunateko Andre Maria. Duela zenbait urtetatik hona, lotura estua dut, zaletu gisa, atletismoarekin eta triatloiarekin, eta Navarra Bike-n nire egitekoa da alokatzeko prozedura erraza eta efektiboa izan dadin lortzea, eta ezin konta ahala natura- eta ondare-altxor dituen gure eskualdeko ibilbide zikloturista onenak gomendatzea.

Fotografía de Javier Adot

Foto de Aitor Martinena

Aitor

Aitor Martinena naiz, «Txirrinta Bikes» bizikleta-denda eta -tailerraren nagusia, eta Nafarroa osoko bezeroak ditut. Bizikleta da nire pasioa, zerbaitegatik daramatzat-eta hogeita hamar urte Mountain Bike egiten, eta izan naiz Nafarroako txapeldun eta Euskadiko txapeldunorde bi aldiz. Navarra Bike-n arduratzen naiz bizikleta eta material guztiak merkatuko onenetakoak izateaz eta horiek beti prest edukitzeaz, zuek alokatzeko eta, hala, hainbeste poz eman didaten bidezidor eta bideetan barrena gozatzeko aukera izan dezazuen.

aitor

LAGUNTZEKO GAUDE!

Bizikletazale eta naturazale amorratuak garenez, eta Nafarroako geografia ondotxo ezagutzen dugunez, bi mundu horiez gozatzeko plazera eskaintzen dizuegu, bizikletetan material onena zuen esku jarriz eta aholkularitza egokia emanez.

Scroll to Top