BIZIKLETA ELEKTRIKOAK ETA KONBENTZIONALAK ALOKAIRUAN
NAHI DUZUN LEKURA JOAN ZAITEZEN
BIZIKLETA ELEKTRIKOAK ETA KONBENTZIONALAK ALOKAIRUAN

NAHI DUZU LEKURA JOAN ZAITEZEN
ETORRI BIZIKLETA HARTZERA EDO GUK GEUK ERAMANGO DIZUGU

DENDAN HARTU
Etorri gure lokalera, eta irten pedalei eragiten. Tafallan gaude, Nafarroako Erdialdeko erdigunean, eta oso erabilgarri gerta dakizkizukeen zerbitzu ugari ditugu (kiroldegia —dutxak barne—, mendiko bizikletarekin egiteko ibilbide-hasierak, Nafarroako udalerri bisitatuenetako batzuetara joateko errepide lasaiak, hala nola Olite, Uxue eta Artaxoa ezagutzeko). Horrezaz gain, aukera merkeena eta egokiena da egun erdiko alokairuetarako.

ETXERA ERAMAN
Bizikleta Nafarroako zure etxera edo turismo-ostatura eramatea nahiago baduzu, ez dago arazorik! Gure lokaletik dagoen distantziaren araberakoa da prezioa, baina etxera eramatearen erosotasunaz gozatuko duzu. Harremanetarako ataleko formularioa bete eta bidali, zuretzat propio egindako aurrekontua izan dezazun. Eta ezagutu zure ingurunea, merkatuko bizikleta onenen gainean.
NAFARROA
Opor-egun batzuk lagunekin, asteburu bat zure bikotekidearekin, aukera guztiak dira onak Nafarroa bizikletaz ezagutzeko. Naturaz gozatzeko modu bat, oso bestelako ikuspuntu batetik.
BIZIKLETA ELEKTRIKOAK ETA KONBENTZIONALAK
Navarrabike-n aukera ematen dugu bai bizikleta konbentzionalak alokatzeko, kirolari esperientziadunentzat, eta bai bizikleta elektrikoak alokatzeko, eskarmentu gutxiago dutenen gozagarri.
Bide-zorua zaila delako, jada ez dago arazorik! Ez dago aitzakiarik! Gure bizikleta elektrikoekin edonork goza dezake gure geografian dauden bideetan barrena.



