BIZIKLETAK

AUKERATU BIZIKLETA

Zure beharretara ondoen egokitzen den bizikleta aukeratu, idatzi guri, eta zuk nahi duzunerako puntu-puntuan izan dezazun prestatuko dizugu.

MTB konbentzionala

Emakumezko zein gizonezkoentzat

Mendiko bizikleta, aurreko esekidurakoa eta diskozko balaztekin, arina eta eraginkorra izateko diseinatua. Haren motorra, zure hankak; haren autonomia, zure erresistentzia.

35€/eguneko

MTB elektrikoa –TOP–

Emakumezko zein gizonezkoentzat

Mendiko bizikleta elektrikoa, esekidura integralekoa eta diskozko balaztekin. Gama altuko osagaiak, e-bizikleta batekin izango duzun esperientzia ahaztezina izan dadin.

60€/eguneko

MTB elektrikoa –BASIC–

Emakumezko zein gizonezkoentzat

Mendiko bizikleta elektrikoa, aurreko esekidurakoa eta diskozko balaztekin. Aukera merkeagoa, baina fidagarria eta sendoa, nahi duzun lekura joan zaitezen.

45€/eguneko

Trekking elektrikoa

Emakumezkoentzat

Trekking-bizikleta, oso aproposa mendi-bideak eta errepidea txandakatzeko, eta paraje xarmagarriak zein postalekoak diruditen herriak ezagutzeko. Bereziki diseinatua emakumearen anatomiara egokitzeko.

55€/eguneko

Trekking elektrikoa

Gizonezkoentzat

Trekking-bizikleta, oso aproposa mendi-bideak eta errepidea txandakatzeko, eta paraje xarmagarriak zein postalekoak diruditen herriak ezagutzeko. Jarri zakutoak, eta gozatu egunaz bizikleta gainean.

55€/eguneko

Iparra galdu gabe ibili!

Ez duzu ingurua ezagutzen? Ez dago arazorik, GPS bat alokatzeko aukera emango dizugu, bizikletan bertan jarri ahal izateko.

ARGI DAUKAT!

Jarri harremanetan gurekin, esan zer modelo nahi dituzun eta zer egunetan behar dituzun, eta guk kudeatuko dugu zure erreserba.

Ordutegia

Gure alokairu-zerbitzua astelehenetik igandera duzu eskuragarri, 9:00etatik 20:00etara. Aurretik erreserbatu behar da beti.

Dendan hartu behar baduzu:
Astelehenetik ostiralera,
9:30etik 13:30era, eta 16:30etik 20:00etara.
Larunbatetan,
9:30etik 13:30era.

Baldintzak

Gure dendaren ordutegia murritzagoa denez, nahitaez egin behar da erreserba aurretik, nahi baduzu telefonoz edo, bestela, posta elektronikoz.

Hartara, zerbitzurik hoberena eman ahal izango dizugu.

Bermea

Gure bizikletak sakon aztertzen eta garbitzen ditugu, bezeroei eman aurretik.

Bizikleta elektrikoa baldin bada, bateria erabat kargatuta izango du.

Scroll to Top